Irailak 18
>Azaroak 02
keixeta-eta-if

Keixeta eta iF

Erakusketa

Izotz ertzaketa Basajaundereak

Ingurumena eta ekologia gaiak obren arteko hari bilakatzen direnean.

Izotz Ertzak sailarekin Keixetak (Arroa, 1963) klima aldaketa hartu du ardatz, margolanak eta zeramikak sortuz.

Basajaundereekin iFek ekologiaren arloan kultur aniztasunak duen lekuaz galdekatzen du, margolan eta eskulturen bidez berak ere bai.

Hortaz Keixeta eta iF bi artisten obrak azaroaren 2ra arte ikusgai dituzu, tTok arte lekuan — Restaurant du Labourd (Pélot) ondoan.

Ordutegiak

  • Asteartea: 14:00 - 19:00
  • Asteazkena: 14:00 - 19:00
  • Osteguna: 14:00 - 19:00
  • Ostirala: 9:00 - 16:00

Ordutegi honetatik kanpo ere irekia izan daiteke (ziur izan nahiez gero, edo bisita antolatu nahi izanez gero:06 01 98 00 24)

Sartzea urririk.

Martxoak 06
>Ekainak 30
Urtarrilak 17
>Otsailak 25
Azaroak 15
>Urtarrilak 05

Naturaren zainak eta hiriaren zainak

2020eko Martxoaren 12a

Christiane Giraud eta iF-en 18 obren Erakusketa apirilaren 27ra arte ikusgai dago. Obrak egiazki ikustea baino hoberik ez badago, hemen duzu aurre gusturako bideoa

tTok iF

tTok: sorkuntza eta arte leku bat Uztaritzen

Artista tailer bat erakusketa gela partekatu bilakatua, horixe da tTok, eta herritarrentzat bertatik bertara artista ezberdinen artelanak ikusteko aukera.

tTok ez da galeria bat, artista baten tailerra/erakusketa-gela baizik, eta horretan aukera pare gabea sortzaileentzat, ez baitu edozeinek bere lanak iraunkorki erakusteko lekurik. Horra lekua beste artista batzuei irekitzearen zergatia.

Herritarrentzako eskaintza

Herrian bertan, arteari leku ikusgarriagoa eskaintzeko aukera da bestetik. Eta zer hobe artista eta arte ildo ezberdinak ikusteko parada izatea baino? Arte dinamika piztuz, bateko eta besteko sortzaileak erakutsiko dira tTok-en.

Garai ezberdinak izanen dira: alde batetik erakusketa kolektiboak (gehienetan artista bat edo bi gomitaturik), eta bestetik iF-en azken obren erakusketa.

Praktikoki

tTok motzean:

  • 30 m2-ko erakusketa eremua
  • 33 m2 pareta zuritan
  • sartzea urririk

Ordutegiak

  • Asteartea: 14:00 - 19:00
  • Asteazkena: 14:00 - 19:00
  • Osteguna: 14:00 - 19:00
  • Ostirala: 9:00 - 16:00

Ordutegi honetatik kanpo ere irekia izan daiteke (ziur izan nahiez gero, edo bisita antolatu nahi izanez gero: 06 01 98 00 24)

Etortzeko: jin hemendik

Berripapera


Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561