Viviane Michel

Zuzenean hunkitzen zaituzten obrak.

Bere sorkuntza bakoitza historia intimoa da, zentzumenen eta norberaren ezagupenerako bidean urrats bat.

Viviane Michel-ek era zorrotz eta dentsoan lan giten du. Ofiziale baten antzera ari da inausten, ehuntzen, marrazten, lotzen… esku ttipiekin, bapatekotasuna, arintasuna eta lan luzea uztartuz.

Bere baratze berezia osatzen doa, era sentikorrean, teknika ezberdinak (marrazkia, joskera, fotograbaketa, ehuntzea…) ohiko bideetatik desbideratuz, bere mitologiara egokitzeko.

Bere obrek, lehen urrats batean, erakartzen gaituzte, eskaintzen diguten paisai fantastikoa dela, adierazten duten samurtasuna eta goxotasuna dela, erakusten diguten emozioa eta lirismoa dela.

Hurbilduz gero, marrazkiaren poesia intimoa, marraren zehaztasunaren sakontasuna eta sentikorra denaren hurbilpen sotiloa deskubritzen dugu.

Viviane Michelek bere narrazio espazioan txertatzen dituen indizeak ereiten ditu inguratzen zaionaz inspiraturik, naturaz, landareak, loreak, animaliak, gorputzak eta gai ezberdinak sentimenduak irudikatzeko ikur ugari gisa baliaturik. Kanpoko mundua eta barneko unibertsoa bateratzen dira graziaz eta lotsaz adierazpide espresiboan eta narrazio hunkigarrian.

Isabelle Rousselot (Itzulpena: iF)

MdA: M293141

Viviane
avatar

Viviane Michel

iF

iF-ek (Yves Matxikote Jorajuriak) batez ere tinduan garatzen badu ere bere desmartxa, Baionako eta Bordaleko Arte Ederretako eskoletan euskarri eta teknika ezberdinak probatzeko barneratu zuen ohitura­rekin segitzen du.

Funtsean ez zaio gusta­tzen ez arlo batera ez estilo batera mugatzea. Esploratzea du gustuko eta ikerketa horretan gaiak du garrantzia.

Arte engaiatua garatzen du. Jendartea eta gizakiaren baldintzak ditu inspirazio iturri.

Gauzak bizitzen dituen bezala, zeharkako biderik gabe, gordinki, ekartzen ditu; eta bere munduan murgiltzen laguntzeko formatu handiak ditu gogoko.

Gizakiak margotzen eta soldatzen dituenean, gu margotzen eta soldatzen gaitu. Ingurumena eta hiria modelatzen dituene­an, gu jartzen gaitu erdigunean.

Zer gara? zertan ari gara? guhaur, gure jendartea, agintzen dugunok, jasaiten dugunok? Zer ondorio ditu edozerk gure bizian, gure larruan eta ondokoenetan?

Galderak atertu gabe eta erantzun aukerak beste horrenbeste, irudikapen bideak nahi beste.

Arrak eta Garrak, Isilduak, Hirisilduak eta etorriko direnak zentzu horretan kokatzen diren puzzle baten piezak dirudite… Hausnarketaren eiherari goroldioa atera ez dakion eta itaunak zintzurrean ito ez daitezen piezak.

Gauzak ezberdinak izan daitezkeelako beti.

MdA: M960502

avatar

iF

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561