iF

IF-ek (Yves Matxikote Jorajuria, Uztaritze, 1977) askatasunaren gai unibertsala hartu du ardatz. Ezkutatu beharreko maitasun eta gorputzak loriatzetik (Arrak eta Garrak, 2011) Mundu Librea deitzen zaionaren kontraerranak agerian uztera abian jarri zen Isilduak seriearekin (2012tik). Zer da ba Mundu Librea gerra oinarri duen ekonomia duena bada, edota herritarren oinarrizko eskubideak urratzen dituena (euskaraz bizitzen ahalko dugu noizbait Euskararen Herrian?)? Horrela giza kondizioa ikusezinezko lokarriekin lotutako gorpu(tz)ekin irudikatu digu.

Baina hemen ikusiko dituzun isilduek esperantza zerbait ekartzen digute. Margotzeko era eraldatuz, isurketari leku gutxiago eman, eta bide batez kolorea itzuli zaigu indarrez. Mugimendua ageri da, isilduak, batzuk, lotuak izan arren, askatu nahi dutelako, bizirik baitira, bizi nahi dutelako.

Askatasunaren gai generikoa bezain unibertsala lantzeko gorputza hartu du ikur iF-ek. Eta orain, Isilduei lekukoa hartu dio Hirisilduak serieak. Hirisilduek gaia alor zehatzago batean kokatzen dira: lurralde antolaketa, hirigintzan. Mundu bat. Ez. Bi mundu zabaltzen zaizkigu begi aitzinean. Biak kontrajarriak oso. Herri bilduak (etxe itsatsiak, zerbitzu hurbilak, harreman sozialak, lekuko ekonomia ahalbideratzen dituztena) alde batetik eta etxetxo barreiatuak (indibidualismoaren gorazarrea, lo guneak eta bide itsuak, itxura eta jabetza pribatua, elitismoa, debekuak, ingurumenaren antzutze orokorra) bestetik. Bigarrena zaigu orokorki eta indarrez inposatzen, lehena garai berrietarako desegokia balitz bezala. Lotura sozialak bakartzearen loturekin, kateekin, ordezkatuak dira. Etxe bakoitza presondegitxoa bilakatzen da bertan bizi denarentzat bezala kanpotik pasatzen denarentzat ere. Balizko askatasunean beti preso…

MdA: M960502

avatar

iF

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561