Alain Jouve

Mâcon-eko Arte Ederretako Erregio Eskolan ikasi ondoren zenbait urte pasa ditut Kultura eta Hezkuntza munduan, hil ala bizikoa den jarduera artistiko pertsonala erregularra sekulan baztertu gabe.

Baina zer margotu K. Malevitchek margoturiko "Lauki zuria fondo zurian" famatua eta mende batera?

Erantzun gisa zerria agertu zait, sorpresaz, 2008ko udaberriko sorkuntza plastikoetan eta autoritatez inposatu da. Laster "Irudi" saihestezina, "Gai" ordezkaezina eta bekaiztia bilakatu da, baita inspirazio iturri agorrezina ere. Horren irudikatzea margoturiko portretetan, ("herri kultura"-tik ateratako) txerri irudi ttipien berrinterpretazioari loturik, nire egungo lanaren ardatz nagusia da.

Hortaz, Artea al da? Zozo aurpegiarekin geratzeko beldurrik gabe "begiraleak" du ikusiko, eta ez dio besteei bere ordez epaitzen utziko…

MdA: J376175

Alain
avatar

Alain Jouve

iF

iF-ek (Yves Matxikote Jorajuriak) batez ere tinduan garatzen badu ere bere desmartxa, Baionako eta Bordaleko Arte Ederretako eskoletan euskarri eta teknika ezberdinak probatzeko barneratu zuen ohitura­rekin segitzen du.

Funtsean ez zaio gusta­tzen ez arlo batera ez estilo batera mugatzea. Esploratzea du gustuko eta ikerketa horretan gaiak du garrantzia.

Arte engaiatua garatzen du. Jendartea eta gizakiaren baldintzak ditu inspirazio iturri.

Gauzak bizitzen dituen bezala, zeharkako biderik gabe, gordinki, ekartzen ditu; eta bere munduan murgiltzen laguntzeko formatu handiak ditu gogoko.

Gizakiak margotzen eta soldatzen dituenean, gu margotzen eta soldatzen gaitu. Ingurumena eta hiria modelatzen dituene­an, gu jartzen gaitu erdigunean.

Zer gara? zertan ari gara? guhaur, gure jendartea, agintzen dugunok, jasaiten dugunok? Zer ondorio ditu edozerk gure bizian, gure larruan eta ondokoenetan?

Galderak atertu gabe eta erantzun aukerak beste horrenbeste, irudikapen bideak nahi beste.

Arrak eta Garrak, Isilduak, Hirisilduak eta etorriko direnak zentzu horretan kokatzen diren puzzle baten piezak dirudite… Hausnarketaren eiherari goroldioa atera ez dakion eta itaunak zintzurrean ito ez daitezen piezak.

Gauzak ezberdinak izan daitezkeelako beti.

MdA: M960502

avatar

iF

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561